1 oferta de linguista en todas las ubicaciones
Ordenar por:
- Donostia-San Sebastián
- Presencial
- 01 jul
ESKAINTZA Euskaltzaindiak pertsona bat kontratatu nahi du hizkuntzalari lanpostua betetzeko. Langunea Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan izango du, Donostiako Luis Villasante Ikergunean, Almortza kalean. EGITEKOAK • Hiztegigintza arloko hizkuntza-baliabideetan aritzea. • Corpusgintza arloko hizkuntza-baliabideetan jardutea. • Euskararen kalitatearen arloko hizkuntza-baliabideetan jardutea. • Euskarari lotutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektu teknologikoetan parte hartzea. ESKAKIZUNAK • Titulazioa: Euskal Ikasketetako Gradua izatea. • Hizkuntza-teknologien masterra izatea baloratuko da. • Esperientzia: lanpostuko egitekoetan lan-esperientzia izatea baloratuko da. • Hizkuntza-gaitasuna: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez maila altua izatea baloratuko da. Mailak egiaztatuko dira. • Zeregin ezberdinetan lan egiteko polibalentea izatea. • Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea. • Jarrera proaktiboa izatea. • Ikerketarako interesa eta gaitasuna izatea. ESKAINTZEN DA • Aipaturiko arloetan eta euskarak ingurune digitalean dituen erronkei erantzuteko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektu aurreratuetan parte hartzeko aukera. • Diziplinarteko taldean aritzeko aukera. LAN-BALDINTZAK • Kontratua: Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin. • Lan-baldintzak: Hasierako balorazioa gainditu eta elkarrizketa pertsonalaren fasera igarotzen diren hautagaiei banan-banan eta zehaztasunez jakinaraziko zaizkie lan-baldintzak, baldintza ekonomikoak barne.
- Contrato indefinido
- Jornada completa
- 40.000 € - 40.000 € Bruto/año
- Ver ofertas
- Ver ofertas
- Ver ofertas
- Ver ofertas
